Abadiñoko Matiena auzoan dagoen PSE-EEko egoitza gainean bizi diren bizilagunak esnarazi ditu erasoak.
Abadiñoko sozialisten egoitzak lehenago ere era honetako erasoak izan ditu. Azken erasoaren ondoren lehio eta ateak blindatu zituzten.
Duela lau egun Iurretako PSE-EEko egoitzari eraso zioten.
erasoa
Abadiñoko PSE-EEren egoitzari eraso diote molotov-koktelekin
Bart gauean aurpegia estalita zeramaten bi lagunek bost molotov-koktel jaurti dituzte PSE-EEren Abadiñoko (Bizkaia) egoitzaren kontra. Durangaldeko PSE-EEk jakitera eman duenez, erasoak sute txiki bat eragin du eta egoitzaren kanpokoan ez ditu kalte material handiak sortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu