Bart gauean jakinarazi dute Abbasen bulegoko iturriek PANeko presidentearen asmoa. Azpimarratu dutenez, Abbasek hartua dauka erabakia eta ez du atzera egiteko asmorik Ismail Hania lehen ministro eta Hamaseko buruzagia ados egon ez arren.
Israel Zisjordaniatik erretiratu ostean, han, Gazan eta Jerusalem ekialdean estatu palestinar bat sortzea proposatzen du dokumentuak. Hori onartzeak Israel onartzea esan nahiko luke, zeharka bada ere. Hamas ados dago dokumentuko puntu gehienekin, baina ez guztiekin.
ekialde hurbila
Abbasek bihar egingo du uztailaren 31ean egingo den erreferendumerako deialdia
=iBerradiskidetze Nazionalerako Agiria=i-ren inguruko erreferenduma asteartean zuen deitzekoa PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbasek. Hamasekin akordioa lortzeko helburuarekin, baina, hiru egunez luzatu zuen epea. Gaur, Abbasen bulegoko iturriek adierazi dutenez, bihar egingo du deialdia PANeko presidenteak. Erreferenduma uztailaren 31ean izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu