Hasiera batean Abbasek emandako epea gaur amaitzen zen. Hamasek, baina, ez du egitasmoa onartu nahi, Israel zeharka onartzea litzatekeelako. PANeko presidenteak epea zabaltzea erabaki du, besteak beste, Palestinako hainbbat arduradunen aldetik jasandako presioa dela medio.
Bien bitartean, Hamasek zuzentzen duen Palestinako Gobernuko bozeramaile Ghazi Hamadek ongi etorria eman dio albisteari. "Agiriari buruzko elkarrizketa" luzatzea begi onez ikusi du eta Hamasek elkarrizketak aurrera jarraitzea nahi lukeela azaldu du.
Ekialde Hurbila
Abbasek hiru egunez atzeratu du Estatu palestinarraren gaineko erreferendumaren iragarpena
Hiru egun gehiago eman dizkio Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak Hamasi preso palestinarrek egindako =bBerradiskidetze Nazionalerako Agiria=i onartzeko. Yasir Abed Rabbo Palestinako goi arduradunak azaldu duenez, Abbasek ez du agiri horretan inolako aldaketarik onartuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu