Parisko fiskalak baieztatu du atzo Saint Denisen izaniko polizia operazioan hildakoetako bat Abdelhamid Abaaoud dela. Poliziaren arabera, hark antolatu zituen Parisko atentatuak. Belgikarra zen.
Atzo gaueko ordu txikietan operazio zabala egin zuten Poliziako eliteko komandoek, armadaren babesarekin. Zazpi orduren buruan, bi hildako eta zortzi atxiloketarekin amaitu zen polizia operazioa.
Atzo ez zituzten izen-abizenak eman, baina argitu zuten Abaaoud ez zegoela atxilotuen artean.