Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian azken hilabetean; hau da, iragan abendu amaieratik urtarril bukaerara. Espainiako Lan Ministerioak eman dituen arabera, urtarrilean abenduan baino 9.001 lagun gehiago ziren enplegurik gabe zeudenak; guztira105.158 lagun.
Probintzia guztietan egin du gora langabeziak: Bizkaian 3.592 gehiago dira langabeak; Nafarroan 2.190; Gipuzkoan 2.170, eta Araban 1.049. Ehunekoei erreparatuz gero, Nafarroan izan dute igoerarik handiena: %10,15 egin du gora langabeen kopuruak. Araban 9,99; Gipuzkoan %9,46, eta Bizkaian %8,73.
Iazko urtarriletik aurtengorako bilakaera aintzat hartuz gero ere Nafarroa da igoera handienekoa: %5,58 gehiago dira aurten langabetuak. Gainerako probintzietan ere igo egin da, baina askoz apalago: Araban %1,75; Gipuzkoan %0,97, eta Bizkaian %0,60.
Ekonomia
Abenduan baino 9.000 langabe gehiago urtarrilean Hego Euskal Herrian
Nafarroan izan du igoera handiena, bai azken hilabetean zein iazko urtarriletik aurtengora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu