Ertzaintzako prentsa bulegoak agertu duenez, Bide Segurtasunreako 2003-2006 arteko Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da abenduan kontrolak egunero egiteko ekimen hori. Izan ere, plan horren aurtengo lehentasuna alkoholaren kontsumoak eragiten dituen istripuen murrizketa eta kontrola da.
Iaz, 2003an, 27.193 orduz jardun zuen Ertzaintzak alkoholemia kontrolak jartzen; guztira 2.891 kontrol ezarri ziren, eta 24.845 gidariri egin zitzaien azterketa. Kontrol horietan 2.091 lagun atzeman zituzten odolean baimendutakoa baino alkohol kantitate handiagoa zutela, eta haietatik 1.434 atxilotu egin zituzten trafiko segurtasunaren aurkako delitua egin zutelakoan.
Errepideak
Abenduan egunero-egunero jarriko ditu alkoholemia kontrolak Ertzaintzak
Alkoholaren kontsumoak eragiten dituen errepide istripuak murrizteko asmoz, abenduan egunero-egunero jarriko ditu Ertzaintzak alkoholemia kontrolak. Gainera, Bilboko, Gasteizko, Donostiako eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait udalerritako udaltzainen laguntza izango du Ertzaintzak kanpaina honetan. Iaz 1.434 pertsona atxilotu zituzten ertzainek alkoholemia kontroletan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu