Txelui Moreno ezker abertzaleko kideak gaur goizean azaldu duenez, ezker abertzaleak abenduaren 11n aldaketa politiko eta sozialaren inguruko eztabaida irekia abiatuko du, Iruñean egingo den ekitaldi batean. "Aldaketa politiko eta sozialerako oinarri progresista, ezkerreko eta abertzaleak" izango du izena eztabaidagai jarriko duten zirriborroak, eta une honetan hori lantzen ari direla gaineratu du.
Morenok adierazi duenez hiru dira zirriborroaren ardatzak: "Euskal Herriaren aitortza, gatazkaren konponbidea eta Nafarroako gizartean egitea proposatzen diren aldaketekin sektorekako analisia". Morenok esan du, gainera, zirriborroa ez dagoela itxita, eta litekeela dela eztabaida amaitzean "ezker abertzalearen jarrera garbiak ez diren" planteamentuak agertzea. "Ziurrenik gauza batzuk atzean utzi beharko ditugu, beste batzuk ere euren proiektu estrategikoak atzean utzi beharko dituzten moduan", esan du.
Gainerakoan, ezker abertzalea Estatuaren estrategia azaleratzen ari dela nabarmendu du. "Garbi geratzen ari da dikotomia ez dela Espainiako Estatua eta ezker abertzalearen artekoa, baizik eta Espainiako Estatua eta Euskal Herriaren artekoa". Larunbateko agerraldiaren ondoren izan diren zenbait erreakzioek, gainera, Espainiako Gobernuan dagoen "bultzada politikoa" bistarazten dutela esan du.
Santi Kirogak gaineratu du erreakzio horiek Espainiako Gobernuaren aldetik gatazka konpontzeko borondaterik ez dagoela uzten dutela agerian. "Ezker abertzalearen apustuak, ordea, ez du atzera bueltarik, estrategikoaa da, norabide horretan doa eta ez dugu aldatuko", adierazi du.
Politika
Abenduaren 11n abiatuko duen eztabaida baterako zirriborroa ari da lantzen ezker abertzalea Nafarroan
"Eztabaida irekia izango da, eta Iruñean egingo den ekitaldi publiko batekin hasiko da. Txelui Morenok esan du zirriborroa ez dela itxia izango, eta litekeena dela eztabaidaren amaieran "ezker abertzalearen jarrera garbiak" ez diren planteamentuak agertzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu