Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Emaitzak
Abenduaren 13an eratuko dira Kongresua eta Senatua
Hauteskunde deialdian jaso zen bezala, Espainiako Kongresua eta Senatua abenduaren 13an eratuko dira. Egun horretan, diputatu eta senatari hautatuek zin egin beharko dute kargua eta ondoren bi erakundeetako mahaiak (presidentea, idazkariak eta bokalak) aukeratu beharko dituzte. Saio horretan, presidenteak legegintzaldi hasierako hitzaldia egiten du. Ondoko egunetan, Espainiako Erregea Kongresuan ordezkaritza lortu duten alderdiekin biltzen da. Kongresuko Mahaiari dagokio Espainiako gobernuburua izendatzeko osoko bilkura deitzea. Espero da ganberak osatu eta hurrengo astean egitea. Era horretan, gobernuburu berria Moncloan Gabonak baino lehenago egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu