Abenduaren 13an osatuko dira Kongresua eta Senatua bihar hautatutakoekin

23 diputatu eta hamasei senatari hautatuko dira bihar Hego Euskal Herrian. 2.250.000 euskal herritar daude botoa ematera deituta. Parte-hartze datuak 14:00etan eta 18:00etan emango dituzte.

2011ko azaroaren 19a
13:13
Entzun

Atseden eguna da gaur Hego Euskal Herrian. Bi asteko hauteskunde kanpainaren ostean, bihar Espainiako Gorteetarako bozak egingo dira, eta boza ematera deituta daude 2.250.000 euskal herritar. Kongresurako 23 diputatu hautatuko dituzte Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta Senaturako, hamasei senatari.

Kongresurako lurralde bakoitzeko biztanleak hartzen dira aintzat ordezkaritza ateratzeko: Bizkaiak zortzi diputatu hautatuko ditu; Gipuzkoak, sei; Nafarroak, bost; eta Arabak, lau. Senaturako, berriz, launa ordezkari hautatuko dituzte lurralde bakoitzeko biztanleek.

Gorteak abenduaren 13an osatuko dira, eta Espainiako Gobernua abenduko azken bi asteetan osatzea espero da. Bozkalekuak 08:00etan irekiko dituzte, eta 20:00ak arte izango da botoa emateko aukera. Ordu horretan kontaketari ekingo diote. Asteazkenean beste kontaketa bat egingo da Lurralde Batzordetan.

Lehen datuak, ordea, parte hartzearenak izango dira. Espainiako Gobernuak esan du 14:00etan eta 18:00etan emango duel horien berri. Bozkalekuak itxi ostean, 20:00etan, zabalduko da inkesten emaitzak emateko aukera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.