Abenduaren 1ean agertuko dute biktimen txostena

2010eko azaroaren 26a
00:00
Entzun
BILBO. Abenduaren 1ean aurkeztuko dute Eusko Legebiltzarrean motibazio politikoak eragindako biktimen inguruan Jaurlaritzak egin duen txostena. Bertan,Felipe Gonzalezen lehen legealdian errepresio politikoak iraun zuela esaten da; baita talde parapolizialek ekintza armatuak egin zituztela ere, instituzio batzuen babesarekin. Horrenbestez, Aralarrek erretiratu egin du gaurko plenoan egin nahi zuen eztabaida. Gaia eztabaida politikoaren erdian ez jartzeko deia egin du, Aralarrek,«biktimei zor diegun errespetuagatik, urteak daramatzatelako aitortu ez zaien egia, justizia,eta memoriaren zain».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.