Azpiegiturak

Abenduaren 1erako kenduko dute ordainsaria Armiñondik Espainiarako AP-1 autobidean

Espainiako Sustapen ministro Jose Luis Abalosek berretsi du kendu egingo dutela Arabako ordainsaria.

Trafikoa AP-1 autopistan. JUANAN RUIZ / FOKU.
2018ko azaroaren 8a
16:45
Entzun

Abenduaren 1etik aurrera, ordaindu gabe ibili ahal izango da Armiñon eta Espainia arteko bidean. AP-1ek Arabako herri horretan du azken ordainsaria, eta opor garaien amaieran auto ilara luzeak sortu ohi dira.

Ekainean jakinarazi zuen Madrilek Espainiako Gobernuaren jabetzakoak diren autobideak doakoak izango direla horien kontzesioa amaitu eta gobernuaren eskuetara itzultzen direnean. Europistas enpresak du azarora arte AP-1 autobidearen kontzesioa zati horretan, baina hilaren amaieran kontzesioa amaitzean, doakoa izango da.

Gobernuaren jarrera aldaketarik ezean, Bizkaia, Araba eta Nafarroa lotzen dituen AP-68 autobideari ere eragin diezaioke neurri horrek, Espainiaren jabetzakoa baita hori ere. Kasu horretan, ordea, 2026an amaitzen da kontzesioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.