ESPAINIAKO GORTEETARAKO HAUTESKUNDEAK

Abenduaren 20an izango dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Antena3 telebista katean eginiko elkarrizketan baieztatu du data Mariano Rajoyk. Azaldu duenez, bozak abenduaren 20an izanda ez dute Espainiako Kongresua Gabonetan osatu beharko, eta urtarrilaren 14ra arteko epea izango dute horretarako.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea eta Gloria Lomana kazetaria, elkarrizketa hasi aurretik. ALBERTO MARTIN / EFE
2015eko urriaren 2a
14:18
Entzun

Jakina zen abenduan izango zirela; ia ziurtzat jotzen zen abenduaren 20a, baina ez zegoen baieztatuta. Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak jada baieztatu du, ordea, hori izango dela Espainiako Gorteetarako hauteskunde eguna.

Espainiako aurrekontuak aurkeztu zituen abuztuaren hasieran Rajoyren gobernuak. Jakina zen, lege egitasmoa onartzeko prozedura aintzat hartuta, abendura arte iraungo zuela legealdiak. Gobernuak berak adierazi zuen hilaren 13an edo 20an izango zirela bozak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.