2013ko uztaileko aparteko lansaria urtarrilera aurreratu nahi die Eusko Jaurlaritzak langile publikoei, eta Eusko Legebiltzarrak onartu behar du neurri hori.
Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak onartu behar du neurria lehenbizi, eta hilaren 24an edo 26an batzartuko da exekutiboa. Berri agentziek jakinarazi dutenez, abenduaren 28an egingo dute gaiaz eztabaidatzeko bilkura, eta, egun horretan ezin balute egin, urtezahar egunean elkartuko dira legebiltzarrean.