Euskal presoak

Abenduaren 9ko manifestaziorako antolatutako bi trenak bete dira

Montparnasse geltokitik abiatuko da abenduaren 9ko manifestazioa, 12:30ean. Aurreikuspenak gainditu eta espresuki alokatuak izan diren bi trenak bete dituzte jada; 2.000 pertsonatik gora izango direla ziurtatu dute.

Gaurko prentsaurrekoko irudiak. BOB EDME
Eneko Etxegarai Urain.
2017ko azaroaren 8a
17:37
Entzun

Abenduaren 9an Parisen egitekoa den manifestazioko egitarauaren berri eman dute bakegileek. 11:30ean Parisko geltoki aurrean elkarretaratzera deitu dute, animazioen hasierarekin batera Euskal Herritik datozen trenei ongietorria egiteko. Ordu erdi berantago, 12:00etan, harrera egingo diote bezperan Pariseko Reaux, Fleury-Merogis eta Fresneseko kartzeletatik aterako den martxari.

Bagoaz, Sare eta Etxerat-ek azaroaren 16tik abenduaren 6ra antolatu duten Frantziako espetxeen itzuliaren lekukoa hartuko dute bakegileek martxa horren bitartez. 12:30ean, musika eta dantza “tradizionalaz” lagundurik, manifestazioa abiatuko dute. Sound System kamioi bat ere iragarri dute antolatzaileek, artista hauekin: Bad Sound System eta Fermin Muguruza, Zebda taldeko Mouss eta Hakim, Ogres de Barback taldeko Fredo, Oreka TX eta Roce raplaria. Arratsaldeko ordu bietan, manifestaldia iritsi eta mintzaldiak izango dira. Ordu erdi berantago, kantuek emango diote amaiera mobilizazioari. Gero, 17:00etatik aurrera, gaualdia antolatua dute Pariseko Euskal Etxean.

Mobilizazioaren helburuak ere oroitarazi dituzte: sakabanaketaren amaiera, gaixorik diren presoen askatzea, zuzenbide arrunta aplikatua balitz baldintzapeko askapena eskuratzen ahalko luketeen presoen askatzea, bereziki zaindua den presoaren estatusa desagertzea, eta zuzenbide arruntaren aplikazioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.