ABERRI EGUNA. DEIALDI NAGUSIAK. Autodeterminazio eskubidea lehenetsi du EAJk bere manifestuan

Gizartearen erabakien errespetua bermatzen duten prozedurak bilatuko dituela hitzeman du

2009ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
«Euskal Herria, subjektu politiko gisa, eta marko politiko eta juridikoaren baitan, bere etorkizun politikoa erabaki ahal izateko eskubidea bermatzean datza» EAJren helburu politikoa. Horrela dio aurtengo Aberri Egunaren kari kaleratu duen manifestuak. Autodeterminazio eskubidearen onarpena eta euskal gizartearen erabakien errespetua bermatzen dituzten prozedurak bilatuko dituela hitzeman du.

Aberri Egunaren bezperan plazaratu du EAJk Bilbon egin duen deialdian defendatuko dituen norabideak azaltzeko idatzia. Bertan «Euskadi» nazio bat dela aldarrikatu du. «Pirinioen alde bietan bi estatuen artean zazpi lurraldez osaturik dagoen Herria da». Horrenbestez, nazio gisa hainbat eskubide zor zaizkiola dio manifestuak.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hauteskundeak oroitaraziz, EAJ Espainiako nazioari zuzentzen zaio, erranez «aberrikide sena» ezin dela inposatu. «Sentipen guztiekin gertatzen den bezala, errespetatu egin behar dira, elkarrekiko begirunezko eta berdinen arteko garapenezko bermeak arautuz». Bestela jokatuz gerosortzen dira gatazkak, manifestuan biltzen denaren arabera. «Bietako bat inposatzera eramaten bada, gatazka iraunkor eta amaigabeei hasiera ematen zaie».

Alderdi konstituzionalistei leporatzen diete Euskal Instituzioetako gehiengoek babestu dituzten proposamen eta egitasmoak ukatu izana. «Akabatu nahi dituzte aberri aniztasuna eta oinarri demokratikoari zor zaion errespetua, hauek direlarik nazioen arteko bizikidetzarako sistema demokratikorako jardueraren lerro nagusiak».

Legealdiari begira

Heldu diren lau urteei begira kezka asko azaltzen ditu manifestuak, batez ere Araba, Bizkai eta Gipuzkoako politikari buruz. EAJren ustez, PSE-EE eta PP ez dira programaren gai bakar batean ere ados jarri, baizik eta «modu orokorrean» soilik. Argi du hori «euskal gizarteak ordainduko» duela.

Haien lanari dagokionez, manifestuak dio EAJ ez dela «Madrilgo joko taktikoaren» menpean egonen. «Oposizioan gobernuan izan ginena izaten jarraituko dugu». Lan gehiago hitzeman du manifestuan, EAJren esanetan etorkizuna bere eskuetan dagoelako.



@EAJ eta Udalbideren manifestu osoakirakur daitezke BERRIAren webgunean:

www.berria.info
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.