ABERRI EGUNA

Aberri Eguna Iruñean ospatzeko deia egin du Independentistak sareak

Era berean, "euskal komunitateak munduan presentzia duen toki guztietan ospatzea" bultzatuko du.

Iazko Aberri Eguneko manifestazioko irudi bat. JAGOBA MANTEROLA / ARP
2016ko otsailaren 5a
12:36
Entzun

Martxoaren 27an Aberri Eguna Iruñean ospatzeko deia egin die Independentistak sareak euskal herritarrei. Ohi bezala, aldarrikapena eta ospakizuna uztartu nahi dituzte, egun osoko egitarauaren bidez. Aurrerago emango dute horren berri, baina ohi bezala, eguerdian manifestazioa eta ekitaldi politikoa egingo dituzte, eta ondoren ospakizunak segida izango du iluntzera arte Iruñeko kaleetan.

Aberri Egun "zabal eta parte hartzailea" antolatu asmo du Independentistak sareak, eta "familia politikoetatik haratago, independentista guztiek aniztasunean elkarturik ospatzeko deia" egin du. Horrez gain, "mundu zabalean zehar zabaldutako" euskal komunitatea gogoan, Aberri Eguna leku horietan ere ospatzea bultzatuko dute, herrialde desberdinetan dauden sarekideen bidez.

Martxoaren 27rako antolaketa lanetan sartuta dago sarea, eta elkarlanerako deia egin die independentista guztiei, "sarekide eta herritar ugariren laguntzari esker" lortuko baitute "garai politiko hauek eskatzen duten Aberri Egun jendetsu eta esanguratsua".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.