Nazio Garapenerako Biltzarrak Aberri Egunaren harira dauden deialdiei buruz egiten duen gogoeta jakinarazi du. Euskal Herriaren testuinguru politikoa aintzat hartuta, uneak nazio gisa agertu, hausnartu eta aritzeko konpromisoa eskatzen duela iritzi dio. Euskal Herriaren eguna zatiketak gaindituz ospatu behar dela iritzita, eragile politikoak, sozialak eta instituzionalak gogoeta egitera deitu ditu, «euskal jendeen borondate horri erantzun positiboa emateko eduki dugun gaitasun ezaren inguruan».
Gaur ospatuko den Aberri Egunak Euskal Herriaren aldeko konpromisoak hartzeko, hitzartzeko eta gauzatzeko ateak zabaldu behar dituela uste du. Eta horretara dei egin ditu alderdiak. «Zatiketa politiko guztien gainetik, gure nazioarekiko atxikimendua adierazteko eguna da Aberri Eguna. Euskal herritar guztien eguna da». Hargatik, egunaren ospakizunak ideologia eta talde atxikimenduen gainetik egon beharko lukeela iritzi dio. Baita mezuak ere. Alderdien eta taldeen jardunean egun garrantzitsua bada ere, «mezu propioa modu berezian» argitara emateko eguna izan beharko lukeela uste du.«Euskal Herriaren interesa talde interesarekin moldatzen jakin behar genuke».Nazio Garapenerako Biltzarrak gogorarazten du gutxitan egin direla Aberri Egunean deialdi bateratuak. Baina deialdi horietan izandako erantzuna azpimarratzen du. «Une horiek aldaketa politikorako aukerak sortu diren garaietara mugatzen dira, Euskal Herria bere etorkizunaren jabe egiteko aukerak zabaldu nahi izan direnean, hain zuzen». Gaurko testuinguru politikoak horrelako garai bati erantzuten diola uste du, «baina zoritxarrez momentuaren garrantzia ez da nazio gisa indartsu agertzeko deialdiekin hezurmamituko».Euskal herritarrennazio sentipenak egungo testuingurua eragin duela iritzi diote. Nazio izaera esparru guztietara hedatzen dela. Eta gatazkaren konponbidea izango bada Euskal Herriaren nazio izaera ukatu dutenek, izaera hori onartu beharko dutela adierazi dute eta euskal herritarren erabakitzeko eskubidea errespetatu. Euskal Herriak bizi duen garai berrira igarotzeko Frantziako eta Espainiako estatuek lurraldetasuna eta autodeterminazio eskubidea onartu behar dutela iritzi diote, «hori da garai berrira igarotzeko atea zabaltzeko giltza».
ABERRI EGUNA. «Nazio gisa aritzeko eskatzen du garai garrantzitsu honek»
Nazio Garapenerako Biltzarrak Aberri Egunerako deialdi bateratuaren inguruan gogoeta egitera deitu ditu alderdiak eta eragileak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu