ABERRI EGUNA. Subiranisten arteko indar metaketa «ilusioz» hartu du EPPK-k

Presoen kolektiboak dio euren ekarpena Euskal Herriaren eskubideen errespetuaren alde indar egitean datzala

Erredakzioa
Iruñea
2010eko apirilaren 4a
00:00
Entzun
«Bat egiten dugu gatazka politikoa gainditu eta erabakitzeko eskubidea gauzatzeko, prozesu demokratiko baten beharrarekin eta haren aldeko apustuaren determinazioarekin». Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren adierazpena argitaratu du Gara -k, eta «ilusioz eta kemenez» hartzen ditu independentziaren aldeko indar metaketak. «Honek guztiak gutxieneko demokratikoak borrokatzeko eta irabazteko indarra ematen digu, agertoki demokratiko bat irekitzeko akuilu», gaineratu du kolektiboak 2010eko Aberri Egun bezpera izeneko agirian.

Presoen iritzia manipulatzeko saio oro arbuiatu du: «Denak mintza dira presooi buruz. Zer pentsatu idatzi eta esaten dugun zelatan. Toxikazio eta manipulazioaz kutsatuta». EPPK-k azaldu du «nazio askapenaren estrategiaren inguruan eztabaida iraunkorra dela, eta egungo eztabaida politikoak motibazio handia eragiten diela:

Era berean, EPPK-k iragarri du Gobernuak presoen senideei miaketak egiteari utzi diola: «Ukimenezko miaketa orokor eta arrazoitugabeak bertan behera uzten hasi dela dirudi». Horrenbestez protestei utzi die.

Era berean, jakinarazi dute EPPK-tik at geratu direla Fernando de Luis Astarloa, Josu Garcia, Luis Maria Lizarralde, Andoni Alza, J.M. Fernandez Perez de Nanclares eta Jose Antonio Hernandez. «Etsaiak ezarritako norabidea segitu, borrokaren damua sinatu, erantzukizun zibilaren aitortza egin, eta saria jasotzeko kideak etsaiaren eremura eramaten saiatzea ez dugu onartuko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.