Aberri Egunak ez du gizartea ordezkatzen, Prietoren ustez
Txarli Prieto PSE-EEko Arabako idazkari nagusiaren arabera, Aberri Egunerako egin diren deialdiek ez dute gizartea ordezkatzen. Izan ere, gaurkoa «banaketaren Aberri Eguna» dela uste du, alderdi bakoitzak «planteamendu guztiz ezberdina» egin duelako. «Aberri Eguna abertzaleen arteko lasterketa eroa besterik ez da, ea nor den independentistago edo erradikalago», esan du Prietok. Bere irudiko, EAJ da erradikalena, «matxinada independentista baten buru» izan nahi duelako. Iraganean, PSE-EEk ere Aberri Eguna ospatzen zuela, eta gaur egun, hispanitatearen eguna ospatzen duela erantzun dio Prietori EAJko Gipuzkoako presidente Joseba Egibarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu