Aberri Eguna

Aberri Eguneko ekitaldia Auditorioan egitea debekatu dio Barañaingo alkateak Nazio Eztabaidaguneari

Josu Senosiain Barañaingo (Nafarroa) alkateak 'Berria'-ri agertu dionez, berak hartu du Nazio Eztabaidaguneari Aberri Eguneko ekitaldirako Auditorioaren erabilera galarazteko erabakia. Senosiainek (PSN) esan du Auditorioan "liburu aurkezpen bat" egiteko baimena eskatu zuela Eztabaidaguneak ,ez ekitaldi politiko bat egitekoa, eta horregatik hartu duela debekatzeko erabakia. Nolanahi ere, aurreikusitakoaren kontra, Aste Santu guztian itxita egongo da aretoa. Erabaki hori "segurtasun arrazoiengatik" hartu duela adierazi dio Senosiainek 'Berria'-ri.

2004ko apirilaren 7a
17:19
Entzun
Nazio Eztabaidaguneko arduradunek zeharka izan dute Barañaingo alkatearen erabakiaren berri; zehazki, Auditiroak ohar bat plazaratu duelako "eurekin zerikusirik ez duten arrazoiak tarteko" aretoa itxita egongo dela bihartik astearte arte. Halaber,barkamena eskatu du iganderako programatuta zegoen film bat —Nazio Eztabaidagunearen ekitaldiaren ondoren eman behar zuten— emango ez dutelako.

Aberri Eguneko ekitaldi horretan, bigarren faseko emaitzak aurkeztu behar zituen Nazio Eztabaidaguneak: gatazkaren konponbiderako proposamena zein nazion eraikuntzarako proposamena. Halaber, Nazio Eraikuntzarako Kontseilua aurkeztu behar zuen.

Aralarrek debekua salatu du,eta erabakia "eskandaluzkoa, antidemokratikoa eta axolagabea" dela nabarmendu du. Ildo horretatik, areto horretan ekitaldi politikoak egin izan direla agertu du Aralarrek, "PSOErenak kasu".

Barañaingo Udalean PSNk agintzen du IUN-NEBren eta CIB talde independentearen babesarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.