Dagoeneko herriko hauteskundeak prestatzeko lanei ekin diete Bil Gaiten eta Batasuna, AB, zein EAko hautetsiek. Urtarrilean herrietako taldeek haien diagnosia eginen dute eta apirilaren 6an jaurdunaldiak antolatuko dituzte.
Ororen buru hautetsi abertzaleek defendituko duten programa zehaztu nahi dute. Horrekin batera, hautagai abertzaleek agintaldian atxikiko duten jarrerari buruzko hitzarmena izenpetuko dute. Dinamika parte hartzailea izanen dela jakinarazi dute.
Eskuinarekin traturik ez dutela eginen erran du Bil Gaiten mugimenduak. Alta, programa eta hitzarmena Bil Gaitenek burutuko baditu ere, herrietako zerrendak tokiko militanteek osatuko dituzte.