UDAL BOZAK IPAR EUSKAL HERRIAN

Abertzaleen alternatibak sinesgarritasuna irabazi du herriko bozen emaitzak eskuan

EH Baik herriko bozen balorazio ona egin du. Oro har, 25 auzapez baino gehiago ukanen ditu, eta, mila biztanlez gorako herrietan, ehun hautetsi baino gehiago dituzte.

EH Bai-ren agerraldia. AITOR RENTERIA
Aitor Renteria.
2014ko apirilaren 1a
07:37
Entzun

Bi itzulietako emaitzak aztertu ditu EH Baik. Lehenean, nabarmendu du abertzaleen irekitzeak ukan duen emaitza. Dagoeneko prest dauden herrietan, abertzaleen eragina emendatu da. Bertze hainbat herritan, aspaldiko partez presentatu direla eta emaitza onak ukan dituztela azaldu dute. Baigorrin, auzapez kargua lortu zuten lehen itzulitik. Bertze toki batzuetan, hala nola Hiriburun edota Izuran, auzapez abertzalea lehen itzulitik pasatu zen.

Donibane Garazin bozen herena lortu zuten, Kanbon, Hazparnen, Urruñan, eta Ziburun %20 gainditu zuten aise. Baionan ere, bigarren itzulirako mantendu ahal izanak abertzaleen eraginaren garrantzia azaltzen du, EH Bairen iritziz.

Bigarren itzuliari dagokionez, sozialistek jarrera irekia ukan duten herrietan akordioak lortu direla azaldu dute. Sozialistek jarrera itxia ukan duten tokietan, Baiona eta Angelu aipatuz, ezinezkoa izan dela jakinarazi dute. Alde ezkorrean kokatu du EH Baik Ipar Euskal Herria oro har eta Baiona bereziki zentro-eskuinaren esku gelditzea. Etorkizunera begira, abertzaleak aldaketarako alternatiba sendoa dela erran du EH Baik.

Mugimendua sendotu

Alderdien koalizioa izateari utzi, eta mugimendu politiko iraunkor bilakatzeko prozesuari ekin nahi dio EH Baik. Prozesua ondoko asteetan hasiko da. Partehartzailea eta irekia egin nahi dute, eta alderdietatik at dauden abertzaleak gogoetan parte hartzera deitu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.