Abertzaleen Batasunak eta Batasunak bat egin dute biharko manifestazioarekin
CADEk AHTaren aurkako manifestazioa eginen du bihar, Baionan, 15:00etan, eta deialdi horrekin bat egin dute Batasunak eta Abertzaleen Batasunak. «Abiadura handiaren inposizioaren pean, ingurumenari, paisaiari, jendeari eta ekonomiari kalte egiten dieten gero eta azpiegitura gehiago ezarri nahi dizkigute», erran du Abertzaleen Batasunak, eta manifestaziora deitu ditu bere jarraitzaileak. Batasunak, berriz, nabarmendu du gizarteak behin baino gehiagotan agertu duela AHTaren aurkako jarrera. «Garraio beharrak asetzeko ez dugu halakorik behar», erran du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu