Abertzaleen boz «baliagarriak» bildu nahi izatea leporatu dio Pastorrek EAJri

Jeltzaleen saio horretan Sorturen balizko legeztatzeak eragiten dien «izua» legoke PSEko eledunaren ustez

Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Gogor erantzun zion atzo PSE-EEk EAJren Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari Iñigo Urkulluri, hark herenegun Eusko Jaurlaritzan Patxi Lopez lehendakariak egindako kudeaketa ezin okerragoa izan dela esan zuelako. Urkulluk herenegun deitoratutako kudeaketa ezin hobea izan dela erantzun zuen PSE-EEko eledun Jose Antonio Pastorrek, eta «gutxiegi» merezi duen bakarra EAJren oposizioa izan dela. Sorturen legeztatzeak inori beldurra eragitekotan ere EAJri eragiten diola esan zuen Pastorrek: «Benetako izua dio ezker abertzalea legeztatzeari, Aitaren etxean duen monopolioari lehia egingo liokeelako». Horregatik, PSE-EEren aurka erabiltzeko abertzaleen boz «baliagarria» biltzen ahalegintzen ari dela leporatu zion EAJri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.