Abertzaleen elkarlanak duen balioa nabarmendu du EAk New Yorken

Abertzaleen arteko «batasun eza» azken urtean «elkarlanarekin» gainditu dela azaldu dute Euskal Etxean

Erredakzioa
2010eko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Abertzaleen arteko elkarlanak duen balioa azpimarratu zuen atzo Maiorga Ramirez Nafarroako EAko koordinatzaileak, New Yorkeko Euskal Etxean ehunka pertsonen aurrean egin zuen hitzaldian. «Politikak protagonismoa hartu duen agertoki politikoari esker» Euskal Herriko gatazkarekin amaitu daitekeela nabarmendu zuen.

Azken urtean abertzaleen arteko «hamarkadetako batasun eza» gainditu dela azaldu zuen Ramirezek, eta alderdiak, sindikatuak eta eragileak «elkarlanerako gai» izan direla Gernikako Akordioaren bidez «indarkeriarik gabeko herrialde baketsua» eskatzeko.

Hitzaldi horrekin Ramirezek, Mariano Alavak eta Fernando Ibilzietak bukatutzat eman zuten astebetez New Yorken egin duten egonaldia. Hainbat eragilerekin bildu dira egun horietan, besteak beste: Alderdi Demokrata, New Yorkeko alkatetza, International Peace Institute, New Yorkeko unibertsitatea, Irlandako Etxea eta NBE.

Euskal Herrian bakea lortzeko dagoen aukeraren berri eman die EAk, eta egungo egoerara iristeko izan den prozesuaz. Hala, Miramarko Dokumentuaren, Lortu Arte Akordioaren eta Gernikako Akordioaren berri izan dute eragileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.