aberri eguna

Abertzaleen nahiaren isla izan zen igandeko martxa Nazio Eztabaida Gunearen ustez

Irun eta Hendaia artean egindako aldarrikapenak betetzeko "nazio estrategia bateratua" bultzatzea eta eragile guztiek "zer egiteko eta zer emateko prest dauden hausnartzea" ezinbestekoa dela dio.

2009ko apirilaren 15a
19:07
Entzun
Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) artean pasa den igandean egin zen Aberri Egunean parte hartu zuten guztiak zoriondu ditu Nazio Eztabaida Guneak.Martxak "alderdien edo eragileen gainetik, oinarri abertzalearen nahia eta borondatea" erakutsi zuen eta "abertzaletasunaren baitan dauden sentsibilitate ezberdinak" biltzea lortu zuen. "Burujabetza lortzeko bide bateratua egitea posible dela irudikatu zen igandean”.

"Oso positibotzat" jo du Aberri Eguneko ekimena. Martxaren “arrakastaren giltzarria” milaka herritar horien bultzada izan zela adierazi du. Uda atarian nazio osorako ekimen berria antolatuko duela iragarri du.

Orain, egindako aldarrikapen guztiak betetzeko "nazio estrategia bateratua" antolatzeko aurrera egitea beharrezko jo du. Horretarako, eragile guztiek "zer egiteko eta zer emateko prest dauden hausnartu behar dute”. “Nazio ikuspegian oinarrituriko estrategiarako bidea egiteko konpromisoa agertzeko garaia da", adierazi du.

Milaka abertzale elkartu ziren bi herrien arteko bidea egiteko eta horrek, egun dauden "mugak gainditzeko premia zabaltzea" lortu zen Nazio Eztabaida Gunearen arabera: "Euskal Herriari ezartzen zaion lurralde zatiketa gainditu behar dela irudikatu zen", eta "Frantziako eta Espainiako estatuen artean naziorik ez dagoela diotenen aurrean, lurralde eta identitate propioa duen nazio bat dagoela garbi ikusi zen".

Igandeko aldarrikapenak indartze aldera, “abertzaleen eta herritarren indarrak bildu eta nazio estrategiarako aukerak landuko ditu datozen hilabeteotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.