Irudia. Iruñea
ABESTI KOLORETSUA, URRIRA BEGIRA
Kolore&hitz leloa abesti bihurtu du Nafarroa Oinez-ek. Zizur Txikiko San Fermin ikastolako ikasle izandako Julio Soto bertsolariak idatzitako eta Trikidantz taldeak musikatutako kantu alaia aurkeztu zuten atzo, Iruñean. Ikastetxearen ibilbidea islatu nahi du: 40 urtetik gora euskaraz irakasten, «zuri-beltzeko garai zailetatik oraingo errealitate koloretsura». Urriaren 21ean egingo dute Nafarroako ikastolen jaia, baina, aurretik, sanferminetan txosna jarriko dute, Takoneran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu