ABIADURA HANDIKO TRENA. LANEN EGOERA. Desobedientzia bultzatuko du AHTren aurkako batzarrak

Ahalik eta aurkako mugimendu indartsu eta kohesionatuena osatu nahi du asanbladak

AINARA ARRATIBEL ERRENTERIA
2008ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Zaldibiako (Gipuzkoa) kanpaldiak eta aurreko igandean egindako ekintzak-sei lagun porlanez betetako bidoietara kateatu ziren Donostia erdialdeko kaleetan-izandako erantzunarekin «oso pozik» agertu dira AHTren aurkako asanbladako kideak. Baina dagoeneko hasi dira etorkizunari begira lanean. «Irailean hasiko den ikasturtea erabakigarria izango da, eta ez dugu nahi udan etenik izatea nahi AHTren aurkako borrokan.Oporraldi sasoia aprobetxatzen ari diraobrak hedatzeko. Atzera bueltarik gabeko egoera batean sartu nahi dute proiektua, e ta jendeari hori sinetsarazi», diote Hilario Manzanedok eta Mikel Alvarezek, AHTren aurkako batzarreko kideek. AHTren aurkako mugimendua kohesionatzea izango da datozen hilabeteei begira duten beste xedea.

Etorkizunari begira zer egin izan da, hain zuzen, kanpaldian aztergai izan duten gaietako bat.Oraindik erabat zehaztuta ez dituzten arren, iaz abian jarri zuten AHT ez ordaindu kanpainaren bidetik joango dira asanbladak datozen hilabeteetan antolatuko dituen ekintzak. Kanpaina horretan aldiriko trenetan txartela ordaindu gabe bidaiatzea proposatzen zitzaien herritarrei. «Jendeak erraz egin ditzakeen protestak izango dira. Manifestazioetatik harago AHTren aurkako protesta ahalik eta gehien gizarteratzea baita gure helburua»,dio Alvarezek.

Inposaketaren aurka

Igandekoa bezalako ekintzekin tartekatuko dituzte protesta horiek. «Badakigu, halere, igandekoa bezalako ekintzak oso mugatuak direla, eta gizartearen zati bat ez dagoela horiek egiteko prest», nabarmendu du Manzanedok. Bide horretan abuztuko oporraldietako itzulera operazioa aprobetxatuz, abuztuaren 30ean errepideetara eramango dute AHTren aurkako protesta.

AHT gelditzeko eskatzeaz gain,obrak «ezkutuan eta era makurrean» egiten ari direla salatuko dute ekintza horietan. «Obrak blindatzen eta militarizatzen ari dira, jendeak protestak egin ahal ez izateko. Horrek erakusten duberaiek ere ez dutela garbi gizarteak proiektu hau nahi duen», azaldu du Manzanedok. «Inposaketaren bidetik jarraitu nahi dute, eta kosta ahala kosta proiektua gauzatu nahi dute interes ekonomiko eta politiko ugari baitaude atzean». AHTren gaia egun gizarteak dituen kezkekin lotu nahi dute, eta ingurumenetik haratago eraman: krisi ekonomikoa, elikagai krisia...

Helburu horiek lortzeko ezinbestekoa ikusten dute AHTren aurkako mugimenduaren kohesioa. «Herrietan AHTren aurkako talde asko eratu dira. Denak batu eta egitura sendo bat sortu nahiko genuke».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.