AHT

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egin dute Tafallan

AHTari ezetz esateko "inoiz baino arrazoi gehiago" dagoela uste dute Tafallako batzarreko kideek

2013ko maiatzaren 25a
21:36
Entzun

Nafarroako Tafalla herrian abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egin dute arratsaldean. Manifestazioari atxikimendua agertu diote, bertzeak bertze, Lurrak, Gurelurrek, Ekologistak Martxan-ek, Sustrai Erakuntza Fundazioak, Mugituk, ELAk, LABek eta ESK-k. Mila pertsona baino gehiagok egin dute AHTaren aurkako aldarrikapena.

Nafarroako AHTaren korridorearen proiektua bertan behera gelditu eta gero, Castejon eta Iruñea arteko zatiari eustea "erokeriatzat" jo zuen duela egun batzuk batzarreko kide Pedro Leraltak. Castejon eta Iruñea arteko lanak bertan behera uzteko eskatu dute Tafallako AHTaren kontrako batzarreko kideek. "Trenaren alde gaude, baina AHTaren aurka. Hirugarren errailaren aukera da logikoena trenbide osorako", esan zuten prentsaurrekoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.