Abiadura kontrol gehiago jarriko dituzte Nafarroan datorren igandera arte

Erredakzioa
Iruñea
2011ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Nafarroako Foruzaingoak abiadura kontrol gehiago jarriko ditu asteon, atzo hasi eta datorren igandera arte. Nafarroako Gobernuak jakinarazi du DGT Espainiako Trafiko Zuzendaritzak bultzatutako ekimena dela eta helburu duela istripuen kopurua jaistea. Nafarroako errepide sare osoan jarriko dituzte kontrolak, azkarregi gidatzen dutenak zentzatzeko asmoz.

Oporretara joateko eta itzultzeko egunak dira, eta zaintza berezia jarri dute bideetan. Istripuak ere izan dira. Zarautzen (Gipuzkoa), bidesaria pagatzeko lekuan izan zen ezbeharra atzo arratsean. Geratuta zegoen auto bat jo zuen beste batek. Lau pertsona zauritu ziren. Berriatuan (BIzkaia) eta Oiartzunen (Gipuzkoa) beste hiru lagun larri zauritu ziren herenegun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.