Jonan Fernandezek Baketik zer den azaldu du Arantzazura hurbildu den jendetzaren aurrean. Zentroaren helburu nagusia bakeari eta berradiskidetzeari laguntzea izango da. Horretarako, Baketiken egiteko nagusia, maila ezberdinetan (etxean, kalean, eskolan, gizartean, munduan…) “gatazkak etikoki lantzeko ikaskuntza hedatzea” dela azaldu du Fernandezek.
Bide horretan 2006-2007 ikasturteari begira Bider mila egitasmoa jarri dute martxan. Adiskidetzarako sare bat sortzea dute helburu. Horretarako 2007.urtea amaitu aurretik 1.000 lagunetik gora trebatu nahi dituzte. Mila lagun horiek “prebentzioaren, bitartekaritzaren eta berradiskidetzearen inguruan gatazakak etikoki lantzeko ikastaro batean parte hartzea” nahi du Baketik zentroak.
=iXXI.mendeko erronka etikoak=i izeneko hitzaldia eskaini du Federico Mayor Zaragoza Bakearen Kultura Fundazioko presidente eta UNESCOko zuzendari nagusi ohiak. Mayor Zaragozk hezkuntzaren garrantzia azpimarratu du eta errealitatea ezagutzea beharrezkotzat jo du. Komunikabideen jarrera salatu du, sarritan normala ez dena erakusten dutelako. Hori dela-eta, bereziki nabarmendu du begi bistakoa ezezik benetako errealitatea ezagutzeko esfortzua egin behar dela.
Gaineratu du gizakiok asko dugula ikasteko. Elkarbizitzen eta partekatzen ikasi behar dugu. Bereziki nabarmendu du ezagutza partekatzearen beharra. Integrazioa ere ezinbestekoa da Mayor Zaragozaren ustez, baina ez nola nahikoa: nork bere nortasuna mantentzea beharrezkoa dela azaldu du. Akats larria iritzi dio aniztasuna berdintasun bilakatzeari.
Ikusmina. Jende ugari, bereziki politika alorrekoa, bildu da Arantzazuko Gandiaga Topagunera Baketik zentroaren inaugurazio ekitaldiara. Besteak beste, Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburua, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusia, Leire Ereño Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, Iñigo Lamarca Arartekoa, Juan Mari Atutxa Eusko Legebultzarreko presidente ohia, EAJko Joseba Egibar eta Josune Ariztondo, PSEko Alberto Buen, EAko Rafael Larreina, EBko Antton Karrera, Aralarreko Patxi Zabaleta eta Batasuneko Pernando Barrena.
Politika
Abian da Baketik zentroa: lehen helburua, adiskidetzarako mila lagun trebatzea
Arantzazuko Gandiaga Topagunean inauguratu dute gaur Baketik zentroa. Hasiera ekitaldian Jonan Fernandez Baketik zentroaren zuzendariak, Federico Mayor Zaragoza Bakearen Kultura Fundazioko presidente eta UNESCOko zuzendari nagusi ohiak eta Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak hartu dute parte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu