Abian da euskal nazionalismoari buruzko masterra
Asteartean eman zitzaion hasiera Euskal Nazionalismoa XXI. mendean masterrari EHUko Leioako Campusean. Master berri eta berritzailea da, «kontaera bakarra inposa ez dezaten aletxo bat», Eduardo Apodaka irakaslearen hitzetan. Diziplina asko uztartzen ditu, eta «nazionalismoaren inguruko kezka guztiak» bildu nahi ditu. Ikerketak egiteko adituak prestatzea du helburu nagusi, eta doktoretzak egiteko aukera zabaltzen du. Euskaraz emango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu