Gazte Topagunea

Abian da Itsasondon milaka gazteren bilgune izan nahi duen Gazte Topagunea

Ezkerrekoak eta independentistak diren gazteen bilgune izan nahi du gaur hasi eta astelehena arte Itsasondon (Gipuzkoa) egingo den Gazte Topaguneak. Arratsaldeko hiruetan abiatu dira ofizialki ekitaldiak, baina goiz-goizetik hasi dira ehunka gazte Itsasondora iristen. Kulturgintzak garrantzi handia izango du autengo ekitaldian.

2004ko apirilaren 9a
17:12
Entzun
Gu gera herria, egin dezagun bidea aukeratu dute goiburu Gazte Topagunearen antolatzaileek, eta goiburu horren pean, arlo diferenteak jorratzeko moduko egitarau oparoa osatu dute. Mahainguruak, tailerrak, erakusketak, ikuskizunak, kontzertuak… denetik izango da, batetik, ideia eta esperientziak trukatzeko, eta, bestetik, astialdiaz gozatzeko.

Gazte Topagunearen unean-uneko informazioa Gazte Sareak emango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.