Abian da tren lasterraren aurkako mendi martxa
URRUÑA. Atzo abiatu zen, Urruñatik (Lapurdi), AHT abiadura handiko trenaren kontrako mendi martxa. AHTaren Aurkako Asanbladak antolatu du, eta aurreko urteetan egin ohi zuten kanpaldiaren ordezkoa da. Tren lasterraren eta bestelako azpiegitura «erraldoien» aurka egin, eta beste gizarte eredu bat posible dela aldarrikatuko dute. Bihar amaituko da, Hernanin (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu