17:00etan puntuan abiatu da 19. Korrika, Urepeletik. Bilboraino, etenik gabe ariko dira korrika ehunka euskaltzale datozen hamar egunetan.
Bilbora bidean da Korrika. #KorrikaZuzenean@Berria Argazkiak: @ekaitzilarmendi. pic.twitter.com/zPAnWlxNzE
— Beñat Zamalloa Akizu (@bzamalloaakizu) March 19, 2015
Urepelen, goizetik nagusitu da euskararen aldeko festa. Goizean Korrika Txikia egin dute, eta hainbat ekitaldi izan dira haurrentzat.
Korrika Txikia, Urepelen. #KorrikaZuzenean@Berria Argazkiak: @ekaitzilarmendipic.twitter.com/98JeP0EjGn
— Beñat Zamalloa Akizu (@bzamalloaakizu) March 19, 2015
Eguerdian, ezker paretan herri bazkaria antolatu dute urepeldarrek, ibarreko bertsolari eta kantariekin.
Eguerdirako bero zen giroa Urepelen. #KorrikaZuzenean@Berria Argazkiak: @ekaitzilarmendi. pic.twitter.com/1uWVq0yPzL
— Beñat Zamalloa Akizu (@bzamalloaakizu) March 19, 2015
Bazkalordurako, beteak ziren Korrikaren abiapuntuko inguruak. Bankatik eta, batez ere, Aldudetik aurrera, oinez bildu da jende gehiena Urepelera. Pilotalekua eta plaza beteta, kantuekin girotu dute bazkalondoa.
Inguruko ikastetxeetatik haur ugari etorri da, irakasleekin. Ortzaizeko ikastolakoak, esaterako, Urepeleko eskolan ari ziren jolasean, irakasleak bazkaltzen ari ziren bitartean. “Gomita egin digute egun-pasa egiteko hemen haurrekin, eta, ondoren, Bankatik at, ikastolako kilometroan hartuko dute parte gehienek”, kontatu du Maialen Etxeberri irakasleak. Garrantzitsua da haientzat Korrika, “haurrei erakusteko festa giroan ere euskara erabil daitekeela”.
[youtube]https://youtu.be/L0UlLsrsU20[/youtube]
Saio bateratua
Urepelera joan ezin izan denak, ordea, aukera izan du abiatze ekitaldia zuzenean ikusteko. "Korrikaren moduko ekitaldi baten garrantzia aintzat hartuta", elkarlanean ariko dira BERRIA eta Ipar Euskal Herriko Hitza, EITB, Kanaldude, Hamaika telebista, Euskal Irratiak, Kazeta.eus, Tokikomeko hedabideak eta Herria.
BERRIAk eskaintza zabala prestatu du hamar egunez Korrikaren berri emateko. Errepidean izango da Hodei Iruretagoiena kazetaria, lasterketaren berri bertatik bertara ematen, eta Korrikari buruz prestatutako webgune berezian izango dira ikusgai egunez eginiko argazki eta bideoak, kronikez gain. Gainera, herritarrek Instagram aplikaziora#Korrikazuzenean traolarekin kargatzen dituzten argazkiak ikusgai izango dira BERRIAren webgunean. Bestalde, mapa batean une oro izango da ikusgai non dagoen Korrika.
Abestiak dioen bezala, Xalbadorren babesean eman du lehen pausoa 19. Korrikak, Urepeletik Bilborako bidean (ibilbidea). Hamar egun, 2.161 kilometro, milaka herritar eta hamaika bizipen, kantak dioen legez, "sugarra pizturik" edukitzeko. Aurtengo leloari jarraituz, "euskahalduntzeko".
[Youtube]https://youtu.be/V8rAFoToicA[/Youtube]
Korrika nazioartean
Euskal Herriko mugak gainditu ditu @korrika -k http://t.co/awmWEw1WVv#Korrika diasporan #Euskahaldunpic.twitter.com/BdcVSwgkK9
— Berria.eus (@berria) March 18, 2015
Azken urteetan, berriz, Euskal Herriko mugak gainditu ditu euskararen aldeko egitasmoak. Larunbaterako, Korrikak antolatu dituzte, besteak beste, Bartzelona, Berlin, Montreal (Kanada), Sydney (Australia) eta Cancunen (Mexiko), eta igandean ariko dira korrika Munich (Alemania), Dublin eta Madrilen, esaterako. Montevideo, Edinburgo, Varsovia eta Boisen (AEB) ere egingo dute lasterka, besteak beste.