komunikabideak

Abiatzear da BERRIA Taldearen proiektu osatuagoa

Ostiraletik aurrera jarriko ditu martxan egunkariko eta Interneteko egitasmo berriak: herrialdeetako 'Hitza'-k, 'Berriketan.info' sare soziala, BERRIAn eta honen webean hobekuntzak... Gaur Bilbon eta Iruñean izango dira aurkezpenak.

2010eko azaroaren 3a
13:19
Entzun
Euskarazko komunikabideak sortu eta sustatzeko xedearekin sortu zen orain dela zazpi urte EKT Euskarazko Komunikazio Taldea. Urrats sendoak egin ditu urteotan eta orain pauso gehiago emango ditu. Izan ere, BERRIA Taldeak produktu berritu eta osatuagoa eskainiko du ostiral honetatik aurrera. Informazio nazionala eta lokala, papera eta sarea… egoera berrietara egokitutako eskaintza izango da.

BERRIA Taldeak ostiralero informazio nazionala, herrialdekoa eta tokikoa argitaratuko du, Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko Hitza-k sortuta. BERRIA egunkariarekin banatuko dira, eta honek hobetzeko apustua egin du: agenda propioa landuko du, batez ere.

Horretaz gain, euskarazko informazioaren sare soziala sortuko du BERRIAk: Berriketan.info. BERRIA.INFOk hobekuntzak izango ditu.

Produktu berria kaleratzearekin batera, harpidetza kanpaina jarriko du BERRIAk, ezinbestekoa baitu herritarren ekarpena.

Aurkezpenak

- Gasteiz.Atzo.

- Bilbo. Gaur, 19:30ean, Kalderapekon.

- Iruñea. Gaur, 19:30ean, Zaldiko Maldikon.

- Gipuzkoa. Bihar, 19:30ean, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean.

- Baiona. Ostiralean, 11:30ean, Elkar Megadendan.

"Proiektu hau ekonomikoki bideragarri egin nahi dugu, berriz ere", esan du Joanmari Larrarte EKT Euskarazko Komunikazio Taldeko kontseilari ordezkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.