Asteartera arte luzatuko da alerta egoera Nafarroan, Aemet Espainiako Metereologia Agentziaren arabera. Iruñean -4 gradutara helduko dira gutxieneko tenperaturak, eta -7tara Pirinioetan. Gaur 10:00ak arte eman dute alerta horia, eta gauerdian aktibatuko dute berriro, biharko 09:00ak arte.
Tenperaturaren eta elurteen eraginez, oztopoan izan dira errepideetan. Itxita dago Belaguako mendatea, eta beharrezkoak dira kateak Urbasan 18 eta 36 kilometroen artean. Urduñan, kamioientzat moztuta dago errepidea.
Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, izotz eta elurteen arriskuagatik eman du abisu horia Frantziako Meteorologia Agentziak. Tenperatura apalenak zero azpitik izango dira Donibane Garazin (-2º), Maulen (-2º) eta Baionan (-1º), besteak beste.
Abisu horian dira tenperatura apalengatik eta izotzagatik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere. Bart gauerditik 10:00etara eta 18:00etatik gauerdira eman du abisua Euskalmetek, eta beste horrenbeste iragarri dute biharko. Bost gradu izango dira gaur gehienez barnealdean, eta 6-7 kostaldean.