Baionan etxea okupatu zuen familiari alokairu merkeko beste etxe bat eskaini dio Baionako herriko etxeak okupatutako etxetik ateratzearen truke. Familiak ez duela handik atera nahi iragarri du.ABk gaur prentsaurrean jakinarazi duenez, familia handik ateratzen bada etxea okupatuko dute. Alegia, orain dagoen familia ateratzen bada, beste bat sartuko da.
Baionan 1790 etxe huts daudela azpimarratu dute, eta etxerik gabe daudenei etxe horiek okupatzeko deia egin.
Etxebizitza
ABk etxeak okupatzera animatu ditu etxerik ez dutenak
Martxoaren 5ean etxerik gabe zegoen Baionako familia batek etxe bat okupatu zuen Baionan. Irailean etxea husteko gutuna jaso zuen familiak Baionako herriko etxetik. Familiak han jarraitu zuen, eta joan zen ostiralean alokairu merkeko etxea eskaini zion herriko etxeak. Horren aurrean ABk etxeak okupatzera animatu ditu etxerik ez dutenak, eta ekintza puntualak eta okupazioak burutuko dituela iragarri. Azpimarratu dutenez, 1.790 etxe huts daude Baionan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu