ABko Menane Oxandabaratz aurkeztuko da Jose Boveren zerrendan

EAJk zerrenda propioa aurkeztuko du Ipar Euskal Herria hartzen duen Europako bozetarako eremuan

Erredakzioa
Baiona
2009ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Europako Legebiltzarrerako hauteskundeen kari, Abertzaleen Batasuna eta Eusko Alkartasuna Europe Ecologie zerrendan aurkeztuko dira, eta Menane Oxandabaratz izanen da euskal abertzaleen ordezkaria, zerrenda horretan. Globalizazioaren kontrako ikur bihurtua den Jose Boveren zerrendako parte izanen da. Ipar Kataluniako eta Okzitaniako abertzaleak ere zerrenda horretan izanen dira, hala nola ERC alderdia batetik, eta Partit Occitan bestetik. Aurreko hauteskundeetan Gorka Torre aurkeztu zen Gerard Onestarekin. Onesta ez da berriz aurkeztuko eurodiputatu kargura.

Bestalde, Ipar Euskal Herriko EAJk zerrenda propioa aurkeztuko du hauteskunde horietan. Duela bost urte, Onestaren zerrendarekin bat egin bazuen ere, aurten bakarrik aurkeztuko da. Haatik, horrek hainbat arazo sortu ditu alderdi barnean, besteak beste Argitxu Noblia Ipar Buru Batzarreko lehendakariak alderdia utzi baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.