ipar euskal herria

ABko militanteek ezkerreko abertzaleen metaketaren alde egin dute

Europe Ecologie-Berdeekin lankidetza hobestea zen larunbateko batzarreko beste aukera.

2011ko abenduaren 5a
13:44
Entzun

ABko militanteek 2012ko Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetarako ezkerreko abertzaleen arteko metaketaren alde egitea erabaki dute Uztaritzeko batzar nagusian, larunbatean. Bi aukera bozkatu zituzten: boz haietan ezkerreko abertzaleen batuketaren alde egitea —AB abertzaletasunaren berreraikitzearen tresna bat txostena— ala Europe Ecologie-Berdeekin lankidetza hobestea –AB aintzina—. Aurrenaren alde egin dute militanteek —ABk berak, EAk eta Batasunak osatzen duten EH Bai koalizioaren alde—, kazeta.info-k dioenez; bozketako emaitza alde txikikoa izan dela dio webak. 

Ezker abertzalean izandako hamar urteko "zatiketa" gainditzea eta hauteskundeei begirako estrategia izan zituzten hizpide nagusi Uztaritzen. "Ezker abertzalearen berrantolaketa bultzatu" nahi duela dio ABk. ETAk urrian jakinarazitako erabakiari eta Batasunaren gogoetari garrantzia eman diote.

ABko zuzendaritzak aste honetan emango ditu biltzarreko erabakiari buruzko xehetasun gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.