Abokatu eta prokuradore izateko azterketak euskaraz egin ahalko dira hemendik aurrera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren ondoren eman du Jaurlaritzak erabakiaren berri. Espainiako Justizia Ministerioarekin egindako akordio baten ondorioz bermatuko dute azterketa euskaraz egiteko aukera: azterketara aurkezten direnek berdin egin ahalko dute euskaraz edo gazteleraz.
Jakinarazi dutenez, Eusko Jaurlaritzako itzulpen zerbitzuek egin beharko dute azterketaren euskararako itzulpena, eta Madrilek azterketa bi hizkuntzetan egiteko aukera bermatu beharko du.