Hainbat eskaera egiten dio Abokatuen Nazioarteko Elkarteak Espainiako Espetxe Zaintzari, Bellonen heriotza dela eta, eta baita "Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hartzen dituen presoen egoeraren aurrean", komunikatuak dioenez.
Besteak beste eskatu du gaixotasun larriak dauzkaten presoak aska ditzatela, eta presoak beren etxeetatik gertu eraman ditzatela. Oharra Thomas Schmidtek etaKirsty Brimelowek sinatu dute, elkarteko presidenteak eta Ingalaterra eta Galesko giza eskubideen abokatuen elkarteko presidenteak, hurrenez hurren.