Gizartea

Abortatzeko eskubidea aldarrikatu dute Donostian

"Biziaren aldeko eguna" dela eta, Jose Ignazio Munillak meza eman du Donostiako San Pedro elizan.

Abortatzeko eskubidearen alde gaur, Donostian. JON URBE, ARP
Berria
2014ko martxoaren 25a
12:27
Entzun

Donostiako apezpiku Jose Ignazio Munillak meza berezia eman du Donostiako San Pedro elizan, kaian, "Biziaren aldeko eguna" dela eta. Abortatzeko eskubidea aldarrikatzeko, kalejira eta elkarretaratzea antolatu ditu mugimendu feministak.

Bulebarretik joan dira kalejiran elizaraino, eta eliza aurrean elkarretaratzea egin dute. Feministek honako hau adierazi dute: "Ezaguna da Munilla emakumeok gure gorputzaren eta bizitzaren gain erabakitzeko dugun eskubidearen kontra egin dituen adierazpenengatik, baita emakumeon bizitzari garrantzirik ematen ez diolako ere". 

Larunbatean beste mobilizazio bat egingo dute abortatzeko eskubidearen alde, Iruñean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.