Abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioa egin dute Bilbon. Arriagatik atera da martxan, 12:00etan. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzearekin batera, lege erreforma bertan behera uzteko erabakia eta Alberto Ruiz-Gallardon Espainiako Justizia ministroaren dimisioa txalotu dituzte.
Horrekin batera, El Salvadorreko emakumeei babesa adierazi diete -han gizakitzat hartzen du Konstituzioak umekia sortzetik; ondorioz, haurdunaldia eteten dutenak 40 urte arteko kartzelara zigor ditzakete, homizidioz akusatuta-. 17 emakume daude abortatzeagatik preso.
Abortua delitoa bada, gora gora delinkuentzia! pic.twitter.com/B1tvv0ZYHl
— AbortatzekoEskubidea (@AbortoEskubidea) September 28, 2014