ABORTUA

Abortua eta doako kaleratzea parekatu ditu Munillak

Mario Izeta Bilboko gotzainak herritarrei eskatu die "onena" eman dezatela "adiskidetutako gizarte bat" erdiesteko.

Munilla, atzo. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2014ko abuztuaren 15a
13:04
Entzun

"Amaren barnean giza bizitzarekin amaitzeko eskubidea aurrerakoitzat jotzea doako kaleratzerako enpresariaren eskubidea aurrerakoitzat jotzearen antzekoa da". Hala mintzatu da Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina abuztuaren 15eko mezan.

Abortuak "gizartearen funtsari" eragiten diola nabarmendu du Munillak, eta erantsi "abortutik bizirauten duten seme-alabak etorkizuneko herritarrak" izango direla: "Badirudi baliorik gabeko kultura batean, aurrerakoitasuna eta abiadura nahastu ditugula". Abortuaren lege erreforma aurreratzeko eta "bizitza babesteko zalantzak" antzematen dituela, eta abortua "indartsuenaren legera itzularazteko inboluziotzat" jo du.

Mario Izeta Bilboko gotzainak, berriz, herritarrei eskatu die "onena" eman dezatela "elkarrekin gainditzeko" txirotasuna, langabezia eta "adiskidetutako gizarte bat".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.