Espainiako Abortuaren Lege berriari helegitea jarriko diola iragarri zuen atzo Nafarroako Gobernuak, Konstituzioaren kontrakoa dela iritzita. Haserre hartu du erabaki hori Nafarroa Bai alderdiak, eta "abortuaren arazo minbera eta zaila" hauteskunde leiharako erabiltzea egotzi dio. Erabilera hori "onartezina" dela erantsi du Uxue Barkos NaBaiko diputatuak, prentsa ohar baten bidez.
Abortuaren Lege berrian jasotzen da emakumeek haurdunaldi etetea beren autonomi erkidegoan egiteko eskubidea dutela, eta puntu hori da Sanzen gobernuan aurkakotasun handiena eragin duena. Izan ere, egun Nafarroako osasun sarean ez da aborturik egiten, ezta legezkoak diren kasuetan ere, medikuen ustezko kontzientzi eragozpen orokorrean babestuta.
Gizartea
Abortua hauteskunde lehiarako "erabiltzea" egotzi dio NaBaik Nafarroako Gobernuari
Haurdunaldia etetearen inguruko Espainiako lege berriari helegitea jarriko diola iragarri zuen atzo Sanzen gobernuak. Hain arazo "minbera eta zaila" horrela erabiltzea "onartezina" dela azpimarratu du Uxue Barkosek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu