Nafarroako Parlamentuko osasun batzordeak mozio bat onartu du gaur goizean, Nafarroako Gobernuari eskatzeko abortuak sare eta zentro publikoetan egin daitezen, "legeei eta Kontuen Ganbarak egindako gomendioei jarraituz".
PSNk aurkeztu du mozioa, eta Bildu, Aralar-NaBai eta Ezkerraren aldeko botoak jaso ditu. UPNk eta PPk kontra bozkatu dute.
Kontuen Ganbarak egindako txostena nabarmendu dute mozioan. Izan ere, Kontuen Ganbararen arabera, merkeagoa da abortuak sare publikoan egitea zentro pribatuetan baino.