1985. URTEKO LEGEA
•Baldintzak. Abortua zigorrik gabeko delitua da hiru kasutan: haurdunaldia bortxaketa baten ondorio bada —hamabi aste igaro baino lehenago eten behar da—, fetuak malformaziofisiko edo psikologikoak baditu —22 aste baino lehenago—edo umedunaren osasun fisikoa edo psikologikoa arriskuan badago —legeak ez du eperik zehazten—. Mediku batek egiaztatu beharko du arrisku hori, baina ez abortua egingo dion sendagile berak.
•Zigorrak. Legez kanpoko abortu bat egiten duten medikuei bat eta hiru urte bitarteko kartzela zigorra ezarriko zaie, eta lanerako bat eta sei urtez ezgaitu. Abortatzen duten haurdunei sei hilabete eta urtebete arteko zigorra ezarriko zaie, edo isun bat ordaindu beharko dute.
•Osasun publikoa. Abortuen %3 baino gutxiago egingo dira osasun zerbitzu publikoko erietxeetan.
2010. URTEKO LEGEA
•Baldintzak. Abortua askea izango da haurdunaldiaren aurreneko hamalau asteetan. Librea izango da 22 aste baino lehenago, haurdunaren edo fetuaren osasuna arriskuan badago. Haurdunean nahiz fetuan bizitzarekin bateraezinak diren gaixotasunak edo malformazioak topatuz gero, ez dago eperik abortatzeko. Azken kasu horretan, sendagile batzorde batek aztertuko du zer den egokiena.
•Zigorrak. Espetxe zigorra desagertu egiten da haurdunaldia legez kanpo eteten duten emakumeentzat. Isuna ezar dakieke andreei, haien egoeraren arabera. Sendagileei bat eta hiru urteko kartzela zigorra ezarriko zaie, eta lanerako bat eta sei urtez ezgaitu.
•Osasun publikoa. Osasun publikoak abortua bermatuko du, edo, gutxienez, itunpeko erietxeetan eginikoak finantzatuko ditu.
Abortuaren Espainiako legeen alderaketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu