Abortuaren lege erreforma "kontzientziaz" bozkatzeko aukera defendatu du Semperrek

2013ko abenduaren 26a
14:10
Entzun

Gipuzkoako PPko presidente Borja Semper kritiko agertu da Espainiako Gobernuak aurkeztutako abortuaren lege egitasmoarekin, eta Espainiako Kongresura heltzean proiektua "kontzientziaz" bozkatzeko aukera izatea defendatu du: "Alderdi politikoek ez dute sektak izan behar".

Semperrek esan du ez duela sinesten "euren bizitzaren inguruko erabakiak hartzea galarazteraino pertsonen bizitzetan sartzen den estatu" batean, baina, aldi berean, bat dator Madrilekin "defendatu ezin direnen bizitza bermatzeko" beharrean: "Orekan dago gakoa".




 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.