ABORTUA

Abortuaren lege proiektuari "intsumiso" agertzeko eskatu diete euskal erakundeei

Gasteizen, Donostian, Barakaldon eta Ermuan protestak egin dituzte abortatzeko eskubidea aldarrikatzeko.

Gurutzetako erietxeko itxialdia, atzo. MARISOL RAMIREZ, ARP
2013ko abenduaren 28a
14:32
Entzun

Atzoko protesten ondoren, abortatzeko eskubidearen aldeko eta Espainiako Gobernuak egindako Abortuaren Lege aurreproiektuaren kontrako mobilizazioek ez dute etenik izango gaur. Elkarretaratzea egin dute Donostiako ospitalean 10:00etan, eta beste horrenbeste egin dute Barakaldon Gurutzetako erietxearen aurrean 12:00etan.

Gurutzetakoan, atzoko polizia operazioa gaitzetsi dute, eta kritikatu PPren lege egitasmoak "bitkima pasibotzat" dituela emakumeak, "ez erabakiak hartzeko gaitasuna duten subjektutzat". Halaber, Abortuaren Lege aurreproiektuaren aurrean "intsumiso" agertzeko eskatu diete euskal erakundeei.

Eguerdian, manifestazioan egin dute Gasteizen, Santiago ospitaletik abiatuta. Ermuan, berriz, Orbe Kardinalaren plazan batuko dira 13:30ean.

Osasun etxe publikoen aurrean mobilizazio bateratuak antolatuak zituen atzo arratsaldean mugimendu feministak, Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak joan den astean aurkeztutako lege egitasmoaren kontra. Gurutzetan itxialdia egin zuten, baina Ertzaintzak aterarazi zituen iluntzean. Itxialdiko irudiak bideo batean jaso zituen Maite Asensio Lozano BERRIAko kazetariak.

[Youtube]http://youtu.be/zGZ_Jpy_Pno[/Youtube]

Barakaldokoan ez ezik, Donostiako Ospitalean eta Gasteizko Santiago ospitalean ere itxialdia egiteko asmoa zuten, baina Barakaldoko protestez ohartarazita, ertzainek erietxeetan sartzea eragotzi zieten andreei Gasteizen eta Donostian. Iruñean, berriz, Nafarroako Ospitale Gunearen barruan protesta labur bat egitea lortu zuten. Hiriburuetatik kanpo ere izan zen mobilizaziorik: Ermuko udaletxean (Bizkaia) gaua pasatu dute 60 lagun inguruk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.